XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bestalde, 1985`garren urtean industriak goruntz eduki duan eboluzioa, itxurazkoa dan produktibidadean kokatzen da.

Kontuan artu bear baita, aipatutako igotze ori, lan-postuen 6,2% jetxierakin lortu dala.

ETXEGINTZA

Sail onek 1985`gn. urtearen barruan eduki duen aktibidadea garrantzizkoa izan da.

Gauzarik aipagarriena, Etxegintzaren sub-sektorean aurkitzen da.

1.977`garren urte ezkeroztik naiko gaizki eta illik egon dan sailla izan dalako.

Naiz eta bukatutako etxeak jatxiera bat izan (3,4%) asitakoak izugarri igo dira (62,8%): argi dago beraz, osotasunari begiratuz, sail onek irabazi egin duala.

Publiko lanak, industri eratzeak eta komertzio egiteak ere modu onean erantzun omen dute.

IRUGARREN EDO TERZIARIO SAILLA

Serbitzuen sailla izan da, azken urte auetan, eta bereziki igazko urtean lan-postuak sortu-arazi dituan sail bakarra.

Urteko mediari begiratuta lan-postuak euneko 1,3 batean igo dira.

Nolanai ere zailla omen da jakitea igoera au serbitzu pribatuetatik datorrena dan ala salerosketako serbitzuetatik, datorrena.

Tren-bidez egiten dan transportea 1984 urtekoa baiño pitin bat okerragoa izan omen da.

Merkanziak 8,8%`go igoera izan duten bezela, ibiltarienak 6,1%`go jetxiera izan du.

Ixas-bidez egiten dan transporteak alderantzizko jokabidea izan du, tren-bidekoaz neurtuta, 984`gn. urtean baiño obekiago ibilli da sail au.

Euzkadi`ko kaietan sartu-aterean ibilli diran merkanziak 10,2%`go igoera izan du, Españia`kin konparatuz askotaz ere gorago (3,7%).

Bideetako transportea dala-ta, gasoleoaren erabillera 6,3% igo da, emen ere Españi maillan baiño obekiago (5%).

Eta inbertzio-lan bikain bat egin da gaiñera, matrikulatutako kamioiak 21,7% izan diralako.

Egazkiñez ibilli diranak, naiz merkantzi eta naiz ibiltariak, jetxi egin dira (4%).

Osteleri edo hotela ere igoera bat izan omen dute (3%).

Finantziero sailla 1984`garren urtean baiño obekiago ibili omen da.

Aurrezki Kutxak ematen dituzten kreditoak 8,2%`ko igoera izan omen dute.

LAN-POSTUEN AZOKA

Naiz-eta eboluzio batzuk nabaritu, osotasun baten ikuspegitik, berriro ere gai au 1985`garren urtean, ezkorra izan da.

Gai ontan azpimarratu bear litzakena, jaiotzari buruzko gorabera da.

Ori dala-ta laister eta erdi plazora begiratuz, lan-gabezia urritu daitekeala pentsatzen da.

Bestalde, 1985`garren urtean euskal ekonomiak empleo gorabera mantendu badu, serbitzu saillak izan duen arrakastagaitik izan da, ain zuzen ere, sail onek, 19.700 lan postu sortu ditualako.

Primario bezela ezagutzen dan saillak bere aldetik, 12.500 sortu ditu. Industrigintzak 8.000. Etxegintzak, 17.300.

Dato asko eman zituzten baita, Lan Kide Aurrezki Kutxakoek, bai azalera eta biztanleriaz, klimatologi, lan-postu, nekazaritza eta Abelazkuntzaz, arrantza, industri, energi, eraikuntza, turismo, komunikabide eta abarretaz ere.

Ona emen batzuk: Azaleran (Km2): Araba`k, 3.047,0 ditu eta 260,6 biztanle. Gipuzkoa`k, 1.997,0 eta 693 biztanle. Bizkaia`k 2.217 eta 1.181,4 biztanle. Nafarroa`k 10.421 eta 507,3 biztanle.

Lan-gabezia: Araba`n 17,4. Gipuzkoa`n 57,4. Bizkaia`n 117,9 eta Nafarroa`n 35,7.

Nakazal produzio nagusienak: Araba`n ardoa 430, patata 174,9 eta azukre-remolatxa 120.

Gipuzkoa`n: Artaberdea 19,1, alpalpa 11,5 eta patata 9,6.

Bizkaia`n: alpalpa 63, artaberdea 52,2 eta patata 13,6.

Nafarroa`n: ardoa 570,9, garagarra 417,2, eta alpalpa 284.

Abelazkuntzan: Araba`n: ardikiak, 93,9. Gipuzkoa`n: ardikiak 108,6. Bizkaia`n beitarrak 78,7, eta Nafarroa`n: ardikiak 900,8.

Industrigintzan Produzio industriala Araba`n 309,2. Gipuzkoa`n 607,1. Bizkaia`n 1.131,4 eta Nafarroa`n: 384,9.

Beste dato asko, zeaztasun ugari eman zituzten arrasatearrek Euskal ekonomiari buruz; dana ezin aditzera eman, ortarako aldizkaria ez-ezik liburu baten bearra izango genduke-ta.

Nolanai ere emen azaldu duguna saio bat da, Lan Kide Aurrezkiak eskeiñitako azterketa bat.

Beti bezela serioa eta jakingarria.

Ramon Zapirain.